Lurrikara txiki bat izan zen zapatuan Azpeitia eta Errezil artean

Lurrikararen epizentroa. (Espainiako Geografia Institutua)

Espainiako Geografia Institutuak azaldu duenez, 16:09an izan zen lurrikara Azpeitia eta Errezil artean. 1,5 graduko lurrikara izan zen Ritcher eskalan, eta 31 kilometroko sakonera izan zuen.

Zapatuan, hilak 13, lurrikara txiki bat izan zen Azpeitia eta Errezil artean, 16:09an, Espainiako Geografia Institutuak adierazi duenez. Bi herriak lotzen dituen GI-2634 errepidean izan zuen lurrikarak epizentroa, Odria auzoan, hain zuzen. Seismoa 1'5 gradukoa izan zen Ritcher eskalan, eta 31 kilometroko sakonera izan zuen. Honako lotura honetan agertzen da lurrikararen inguruko informazio guztia.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide