Koronabirusa Azpeitian

Ezohiko moduan bada ere, zabaldu dituzte kirol azpiegiturak

Uztarria.eus 2020ko eka. 15a, 15:30

Gaur, astelehenarekin, zabaldu dituzte Azpeitiko kirol azpiegiturak, hala nola estalitako igerilekua, gimnasioak eta kiroldegiko hainbat gune. Herritarrak hasi dira dagoeneko horiez gozatzen, baina ez da ohiko mugimendurik izan igerilekuaren eraikinean; izan ere, hara nahiz kiroldegira joateko aurrez hitzordua hartu beharko da, eta gainera, astean bitan soilik bertaratu ahal izango dute Kirol Patronatuko bazkideek –honako lotura honetan irakur daiteke koronabirusa dela-eta udalak zer neurri hartu dituen–. Hona hemen, gaur goizeko irudi batzuk: