Uztailaren 12ko hauteskundeetako mahaietarako zozketa egin du udalak

Uztarria.eus 2020ko eka. 15a, 13:12
Iazko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako irudi bat.

Uztailaren 12an izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa gaur goizean egin dute. Honako lotura honetan NAN zenbakia sartuta begiratu dezakete herritarrek mahaian egon beharko duten edo ez. Ohiko moduan, etxean gutun zertifikatua ere jasoko dute mahaikideek.

Gaur, astelehena, egin du Azpeitiko Udalak datorren uztailaren 12an izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa. Udaletxeko idazkaritzan gauzatu dute zozketa 09:00etan, eta dagoeneko kontsulta daiteke nori egokitu zaion hauteskunde egunean mahaian egotea. Hain zuzen ere, honako lotura honetan NAN zenbakia sartuta begiratu dezakete herritarrek mahaian egon beharko duten edo ez. Ohiko moduan, etxean gutun zertifikatua ere jasoko dute mahaikideek.