Koronabirusa Azpeitian

Bihar zabalduko dituzte liburutegiko ikasgelak

Bigarren solairuko hiru ikasgelak zabalduko dituzte, edukiera %60ra mugatuta. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara egongo dira zabalik.

Pixkanaka-pixkanaka normaltasuna berreskuratzen ari dira Udal Liburutegian. Ekainaren 1ean aurrez aurreko mailegu zerbitzua ematen hasi ziren, eta bihar, berriz, ikasgelak zabalduko dituzte. Hain zuzen ere, bigarren solairuan dauden hiru ikasgelak jarriko dituzte erabilgarri, edukiera %60ra mugatuta. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara. Ikasgelak erabili nahi dituzten herritarrei liburutegiko sarreran azalduko dizkiete erabilera irizpideak.

Sindikatu Zaharreko lehen solairuko ikasketa gela ere zabalik dago dagoeneko.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide