Koronabirusa Azpeitian

Odol ateraldia egingo dute bihar, Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2020ko eka. 7a, 12:18

Ekaineko odol ateraldia bihar, astelehena, egingo dute Emakumeen Txokoan, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Jende pilaketak saihesteko, beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak bihar, astelehena, egingo du ekaineko odol ateraldia. Azkenaldian bezala, "herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak direla eta", Emakumeen Txokoan egingo dute. Beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartuta joatea, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta; bihar bertan, 08:30etik 13:30era deitu beharko da. Pertsona bakoitzari ordu bat zehaztuko diote, jende pilaketak saihesteko.