Danbor hotsez agurtu dute Pino

Uztarria.eus 2020ko eka. 6a, 14:04

Azken agur hunkigarria jaso zuen atzo, ostirala, Juan Jose Arakistain Pinok. Hileta elizkizunaren ostean, San Sebastian martxa jo zuten parrokiaren atarian elkartu ziren hainbat danbor taldetako kideek. Izan ere, Barratsu taldeko zuzendari izan zen Pino urte luzez, eta gogotik bizi izan zituen sansebastianak. Gainera, Iraurgi Saskibaloi Taldean lan nekaezina egin zuen azpeitiarrak, eta klubeko kideek ere pasilloa egin zioten, baloi eta guzti. Herenegun hil zen Pino, 57 urte zituela, gaixotasun larri baten ondorioz. (Bideoa: ISB)