Koronabirusa Azpeitian

Jatetxeak, hirugarren fasean sartzeko grinez

Uztarria.eus 2020ko eka. 5a, 13:09

Pixkanaka bada ere, eskualdeko jatetxeak hasi dira ateak zabaltzen. Taberna eta jatetxe gehienak martxan daude, eta normaltasunera itzultzeko irrikaz. COVID-19 pandemiaren ondorioz azken hilabeteak gogorrak izan dira, baina datozen egunetan datuak onak badira, astelehenean hirugarren fasera pasatuko da Hego Euskal Herria, eta Azpeitiko nahiz Azkoitiko jatetxeetako arduradunak horren esperoan daude. Horietako batzuk dira Landeta sagardotegiko Lur Etxeberria eta Larrañaga jatetxe eta hoteleko Olatz Larrañaga.