Udaletxean eguzki instalazio fotovoltaikoak ezartzeko dirulaguntza eskaera egingo du udalak

Uztarria.eus 2020ko eka. 4a, 11:06
Azpeitiko udaletxea.

Asteazkenean telematikoki egin zuten ohiko udalbatzarrean erabaki zuen udalak proiektua exekutatu ahal izateko Europako Batasunari dirulaguntza eskatzea; aho batez hartu zuten erabakia.

Europako Batasunak autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaikoak ezartzeko ematen duen dirulaguntza eskatuko du Azpeitiko Udalak. Asteartean, hilak 2, egindako ohiko udalbatzarrean aho batez erabaki zuten dirulaguntza eskaera gauzatzea. Dirulaguntza esleituz gero, proiektua garatzen hasiko da udala.

Aurrez, igerilekuko efizientzia hobetzeko proiektua garatzeko eta eguzki plakak ezartzeko laguntza esleitu zion Europako Batasunak Azpeitiko Udalari, eta energia aurrezteko isolamendurako sistema eta eguzki plakak ezarri zituzten bertan.