Datorren urteko San Sebastian eguna jaiegun izendatu dute

Uztarria.eus 2020ko eka. 3a, 12:53
Aurtengo sansebastianetako umeen danborradako irudia.

Udal hautetsiek atzo egindako udalbatzarrean aho batez onartu zuten datorren urteko urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna, jaiegun izendatzea. Asteazkena egokituko da 2021eko San Sebastian eguna.

Atzo, asteartea, egin zuten udaleko hautetsiek ekaineko udalbatzarra, eta besteak beste, 2021erako herriko jaieguna izendatu behar izan zuten. Udalbatzak aho batez onartu zuen datorren urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna, jaiegun izendatzea; aurten ere hala izan da. Datorren urtean asteazkenez izango da San Sebastian eguna, eta udaleko ordezkariek hala erabaita, jaieguna izango da Azpeitian.