Koronabirusa Azpeitian

'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu' lelopean hainbat herritar bildu ziren atzo

Uztarria.eus 2020ko mai. 30a, 12:10

Atzo, ostirala, kontzentrazioa deitu zuten Azpeitiko Ikasle Abertzaleek (IA) eta Azpeitiko Ikasle Autodefentsa Sareak (AIAS) Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu lelopean. Konfinamendu egoeran ikasleek pairatutako egoerak salatu zituzten bertan.

Eusko Jaurlaritzak ikasleak berriro klaseetara bueltatzeko erabakia hartzea "axolagabekeria hutsa" dela nabarmendu zuten bi taldeek, eta horren aurrean, Ikasle Abertzaleek martxan jarritako greba aipatu zuten: "Gure kasuan, greba egiteko beharrezko baldintzarik egon ez den arren gure herrian, gure baldintza sozial bera bizi duten Euskal Herriko ikastetxeetako ikasleei babesa erakutsi beharrean gaude, Eusko Jaurlaritzaren esperimentu izaten ari baitira egunotan, normalitate berria izeneko fartsa politiko honen atarian."