Hezurtegiak prestatu dituzte Urrestillako hilerrian

Uztarria.eus 2020ko mai. 30a, 11:06
Hezurtegi berriak, Urrestillako hilerrian. (Azpeitiko Udala)

Orain arte ez zegoen deshobiratzen dituzten gorpuzkinentzako halako azpiegiturarik. Orain, 40 hezurtegi erabilgarri jarri ditu Azpeitiko Udalak, "herritarren eskaeerei erantzun asmoz".

Azpeitiko Udalak 40 hezurtegi prestatu ditu Urrestillako hilerrian. Hilerriko sarreraren eskubitara eraiki dute hezurtegien gunea, eta ingurua ere egokitu dute.

"Orain artean ez zegoen hezurtegirik Urrestillako hilerrian, eta gorpuak lurretik ateratzean hezurrak edo errautsak hilerrian bertan gordetzeko eskaerari erantzungo dio azpiegitura berriak", azaldu du udalak.

75 urteko kontzetsioan emango ditu hezurtegi berriak udalak. 15.000 euroko aurrekontua izan dute hezurtegiaren gunea eraikitzeko lanek.