Azpeitiko Herri Hezitzailea taldeko kideak, Oinherriren jardunaldi digitalean

Uztarria.eus 2020ko mai. 27a, 12:31

Atzo, asteartea, Oinherriren jardunaldi digitala egin zuten sarean, eta bertan parte hartu zuten Azpeitiko Herri Hezitzailea taldeko kideek ere. Saioan, Egoitz Arruti Azpeitiko Herri Hezitzaileko kideak eta udaleko zinegotziak Azpeitiko kasua azaldu zuen, eta Maite Azpiazu mahaingurua dinamizatzen aritu zen. Jose Mari Agirretxe Porrotx pailazoa, Idoia Ramirez Okariz eta Pasaiako (Gipuzkoa) nahiz Dimako (Bizkaia) herri hezitzaileetako ordezkariak izan ziren saioan parte hartuko zuten beste kideetako batzuk.