Koronabirusa Azpeitian

Biharko odol ateraldia Emakumeen Txokoan egingo dute

Uztarria.eus 2020ko mai. 26a, 11:00

Hil honetako odol ateraldia bihar, asteazkena, egingo dute, eta Emakumeen Txokoan izango da, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Jende pilaketak saihesteko, beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak bihar, asteazkena, egingo du maiatzeko odol ateraldia, oraingoan, "herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak direla eta", Emakumeen Txokoan. Beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartuta joatea, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Pertsona bakoitzari ordu bat zehaztuko diote, jende pilaketak saihesteko.