Iban Izagirre: "Tatuajeak egiteko, tinta beltza nahiago"

Uztarria.eus 2020ko mai. 26a, 10:28
Iban Izagirre.

Tatuatzailea da Izagirre, eta berak erantzun ditu ofizioen elkarrizketa txikirako Maialen Etxaniz kazetariak egindako galderak, 2020ko maiatzeko Uztarria aldizkarian.

Zer behar da tatuatzaile izateko?

Marrazten jakitea beharrekoa da, eta pazientzia izatea ere bai.

Tinta beltza edo koloretakoak?

Tatuajeak egiteko, beltza nahiago.

Zein da tatuaje bat egiteko lekurik aproposena?

Errazena, besaurrea; eta zailena, berriz, lepoa.

Herritarrek zer-nolako tatuajeak eskatzen dituzte gehien?

Naturako elementuen marrazkiak.

Lanik gehien, noiz?

Neguan.

Orain arte egin duzun tatuajerik bitxiena?

Artakaxkarra.