Koronabirusa Azpeitian

Azken orduetan ere ez dute koronabirus kasurik atzeman Gipuzkoan

Araban bi kasu, Bizkaian zazpi eta Nafarroan hamalau zenbatu zituzten atzokoan. Dena den, ez da hildakorik izan Hego Euskal Herrian, koronabirusaren osasun krisialdia hasi zenetik aurreneko aldiz.

Osakidetzak jakinarazi duenez, azken orduetan ez dute koronabirus kasurik atzeman Gipuzkoan. Hego Euskal Herrian, guztira, 23 kasu hauteman dituzte azken orduetan; bi Araban, zazpi Bizkaian eta hamalau Nafarroan. Dena den, ez da hildakorik izan azken 24 orduetan Hego Euskal Herrian, koronabirusaren osasun krisialdia hasi zenetik lehen aldiz.

Orotara, 2.074 PCR proba egin zituen Osakidetzak atzoko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietatik 1.914 PCR probak izan ziren eta 160 test azkarrak. Datu ofizialen arabera, kontaketa hasi zutenetik 19.386 positibo zenbatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta pertsona horien %89,7k jaso dute senda-agiria. Kutsatutakoen %7,7 hil da guztira: 1.494 pertsona. Gaur egun, 33 lagun daude ZIUn ospitaleratuta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta R0 0,66 da.

Nafarroan, berriz, 5.219 lagun kutsatu dira COVID-19 gaitzarekin, eta guztira 509 lagun hil dira. Atzo gauerdira artean, 77 pertsona zeuden ospitaleratuta, aurreko egunean baino hiru gutxiago.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide