Koronabirusa Azpeitian

Sustapen Planaz hitz egiteko ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2020ko mai. 21a, 15:29
Aurreko udalbatzarra ere modu telematikoan egin zuten.

Puntu bakarra izango du bilkurak. 17:00etan hasita, Sustapen Planaz hitz egingo dute udal ordezkariek. COVID-19 gaitzak sortutako egoera tarteko, bideo-dei bidez egingo dute udalbatzarra.

Sustapen Planaz erabakiak hartzeko ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur, osteguna, udal ordezkariek. 17:00etan hasita, puntu bakar bateko bilkura egingo dute horiek, eta koronabirusaren krisialdiak eragindako ondorioak tarteko, bideo-dei bidez egingo dute udalbatzarra.