#EtxeanJolas

#EtxeanJolas: Askotariko familia ereduen inguruan hausnartzeko jolasa

Uztarria.eus 2020ko mai. 15a, 18:00

Gaur, maiatzak 15, Familiaren Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, gaurko #EtxeanJolas saioan askotariko familia ereduen inguruan hausnartzeko jolasa proposatu dute Udaleko Gazteria Saileko hezitzaileek. Jolasa egiteko ez da gauza askorik behar: papera, margoak eta irudimena. Osagai horiek erabilita jolas zaitezkete familien inguruko jokoan. 

#EtxeanJolas, amaierara iristear

Konfinamendu egoera dela eta, Azpeitiko haurrei eta horien gurasoei egunak pixka bat arintzeko asmoz #EtxeanJolas egitasmoa jarri zuten martxan Urolako Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak elkarlanean. #EtxeanJolas egitasmoaren barruan, Azpeitiko Txiki-Txoko eta Iturritxiki ludoteketako hezitzaileek haurrentzako hainbat bideo egin dituzte asteetan zehar, eta saio horietan etxean egin daitezkeen eskulanak, asmakizunak eta jolasak proposatu dituzte, besteak beste.

Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak horrela erabakita, aste honetan amaituko da #EtxeanJolas egitasmoa. Hilabete pasatxo igaro da Uztarria Komunikazio Taldeak eta Gazteria Sailak haurrei zuzendutako egitasmoa martxan jarri zutenetik. Asteetan zehar denetariko ekintzak proposatu dituzte ludoteketako hezitzaileek, Azpeitiko haurrek nahiz udalekuetako hezitzaileek. Saioa guztiak hemen ikus ditzakezue.