#EtxeanJolas

#EtxeanJolas: Ikasi panpin bat egiten

Konfinamendu egoera dela eta, Azpeitiko haurrei eta horien gurasoei egunak pixka bat arintzeko asmoz #EtxeanJolas egitasmoa jarri dute martxan Urolako Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak elkarlanean. #EtxeanJolas egitasmoaren barruan, Azpeitiko Txiki-Txoko eta Iturritxiki ludoteketako hezitzaileek haurrentzako hainbat bideo egingo dituzte, eta saio horietan etxean egin daitezkeen eskulanak, asmakizunak eta jolasak proposatuko dituzte, besteak beste. Gaurko, osteguna, #EtxeanJolas saioan Txiki-txoko ludotekako hezitzaileek etxean panpin bat nola sortu erakutsi dute. 

#EtxeanJolas, amaierara iristear 

Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak horrela erabakita, aste honetan amaituko da #EtxeanJolas egitasmoa. Hilabete pasatxo igaro da Uztarria Komunikazio Taldeak eta Gazteria Sailak haurrei zuzendutako egitasmoa martxan jarri zutenetik. Asteetan zehar denetariko ekintzak proposatu dituzte ludoteketako hezitzaileek, Azpeitiko haurrek nahiz udalekuetako hezitzaileek. Saioa guztiak hemen ikus ditzakezue. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide