Koronabirusa Azpeitian

Oinarrizko produktuen eta elikagaien bilketa egiten ari da Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialista

Uztarria.eus 2020ko mai. 14a, 14:05

Duela aste batzuetatik oinarrizko produktuen eta elikagaien bilketa ari da gauzatzen Krisiaren Seme-Alaba Sare Sozialista. Hain zuzen ere, martxan jarri duten oinarrizko produktuen bankurako egiten dute bilketa, eta ostiralean banatzen dituzte horiek eskaera egiten duten herritarren artean. Produktuen eta elikagaien bilketa Esklabetan, Coviran saltokietan eta Eroski denden atarian egin dute orain arte. Aurrerantzean, baina, beste era batera egingo dute bilketa. Asteazkenetan Sanjuandegiko Eroski atarian izango dira, 09:00etatik 13:00etara, eta zapatuetan Juan XIIIeko Eroski aurrean jarriko dute mahaia, 09:00etatik 13:00etara. Esklabetan, aldiz, ez dute produkturik jasoko. Argazkian, atzo Sanjuandegin jarri zuten postua.