Koronabirusa Azpeitian

Maiatzeko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: auzoetako bizilagunak konfinamenduan

Uztarria Komunikazio Taldea gaur, ostirala, hasiko da 2020ko maiatzeko herri aldizkaria etxez etxe banatzen. Bertan, Azpeitiko hainbat auzotako bizilagunek konfinamendua arintzeko egin dituzten ekintzen eta festen inguruko erreportajea kaleratuko du Uztarriak. Hiru auzotako bizilagunen esperientziak eta bitxikeriak jaso ditu Uztarriak, eta horiek guztiak irakurgai izango dira maiatzeko aldizkarian. Honako hau erreportaje horren aurrerapena da.

Maiatzeko aldizkaria ez ezik, apirileko aldizkaria ere etxez etxe banatuko zaie Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideei. Joan zen hilabetean ez zen banaketarik izan COVID-19aren harira hartutako osasun neurriak tarteko, baina hilabete berriro ekingo diogu banaketari. Beraz, datozen egunetan jasoko duzue apirileko Uztarria aldizkaria zuen etxeetan. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide