Deñe Garcia-Bravo abeslaria, Gaztea Maketa Lehiaketaren finalera

Uztarria.eus 2020ko mai. 7a, 12:37
Deñe Garcia-Bravo. (Mailo Oiarzabal)

29. Gaztea Maketa Lehiaketaren finaleko txartela erdietsi du abeslari urrestildarrak. Garcia-Bravok Raitx, Klermoon eta Kilimak taldeak izango ditu aurkari finalean.

Gaztea irratiak antolatutako 29. Maketa Lehiaketaren final handiko txartela lortu du Deñe Garcia-Bravo abeslariak. Xabi Bandinik, Izaro Andresek eta Xabi Doncelek osatu dute aurtengo epaimahaia, eta haiek, Garcia-Bravoz gain, beste bi artista aukeratu dituzte final handirako: Raitx eta Kleermon.

Hori dela eta, hiru artista eta musika-talde horiek Entzulearen GazteBizHitza Saria irabazi zuen Kilimak taldearekin batera lehiatuko dira aurtengo edizioko final handian. Lehiakideek Epaimahaiaren Saria izango dute jokoan: 5.000 euro, hain zuzen ere. Antolatzaileek ez dute zehaztu oraindik non eta noiz izango den 29. Gaztea Maketa Lehiaketaren finala, baina laster emango duten horren berri. 

Gaztea irratiak aurtengo Maketa Lehiaketarako finalista izateko aukeratu zuen abeslari urrestildarra eta Entzulearen GazteBizHitza Saria irabazteko lehian, hirugarren postuan gelditu zen.