Koronabirusa Azpeitian

Kalerako eta kirolerako gosez irten dira herritarrak

Uztarria.eus 2020ko mai. 2a, 13:09

Koronabirusarengatik konfinamendua ezarri zutela zazpi aste dira, eta gaur da harrezkero 14 urtetik gorakoek kirola edota pasiera egitera ateratzeko aukera izan duen lehen eguna. Bi ordu tarte ezarri dituzte horretarako, 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara (hainbat baldintza kontuan hartuta, beti ere), eta goizeko tartea behintzat ondo aprobetxatu du jendeak. Asko eta asko izan dira oinez, korrika edo bizikletan -parapentean ere bai bateren bat- herriko kale, pasealeku, bidegorri, mendi eta errepideetan ibili direnak, eguraldi bikaina lagun izan dute, gainera.

Iluntzeko txandaren zain geldituko ziren beste batzuk. Gogoratu, izan ere, bietako bat aukeratu behar dela irten ahal izateko, egunean behin baitago gaurtik aurrera kirolera edo pasierara irteteko aukera.