#EtxetikEtxera

Mikel Aiestaran: "Guk bizi dugun egoerarekin kezkatuta izaten dira beti familiakoak, baina orain Jerusalemdik Azpeitira joan da kezka"

Duela urte batzuetatik Jerusalemen bizi da Mikel Aiestaran (Beasain, 1975) kazetaria. Israelera ere iritsi da koronabirusa eta haren ondorioak, eta duela aste batzuetatik etxean konfinatuta dira Aiestaran eta familia. Lana egiteko modua erabat aldatu zaiola azaldu du hark; izan ere, Ekialde Hurbilean batetik bestera bidaiatzen zuen COVID-19 gaitzak osasun krisia sortu arte. Euskal Herrira begira daudela ere aitortu du, koronabirusak beren bizilekuan baino eragin handiagoa izan duelako: "Azpeitiko eta Beasaingo familiak beti kezkatuta izaten dira guk bizi dugun egoerarekin, eta orain Jerusalemdik Azpeitira joan da kezka". Halere, baikorra da kazetaria, alde positiboari begiratzen saiatzen dela aitortu du. Julene Frantzesena kazetariak bideo-dei bidez elkarrizketatu du Aiestaran #EtxetikEtxera saiorako.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide