Balkoiak aldarri bilakatu dira ezohiko Aberri Egunean

Uztarria.eus 2020ko api. 12a, 14:01

Aberri Eguna da gaur Euskal Herrian, eta koronabirusak eraginda, ezingo dute nahi bezala ospatu herritarrek egun hori. Dena den, asko eta asko izan dira ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoietan jarri dituztenak. Eskuz margotutako oihalak nahiz paperak, bandera txikiak nahiz handiak, denetariko aldarri moduak ikusi ahal izan dira herriko hainbat txokotako balkoietan. 

Euskal Herria Batera ekimenak egindako deialdiarekin bat egin dute Azpeitiko EH Bilduk eta Naziogintza taldeak. Talde horiek ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoietara ateratzera animatu dituzte herritarrak. 12:30ean, minutu bateko isilunea gordeko dute hildakoen omenez, eta gero, Txoria txori eta Ikusi mendizaleak abestuko dituzte.

Bestalde, Azpeitiko EAJk ere Aberri Eguna ospatzeko deia egin du sare sozialetan. Ikurrinak bakoietan jartzera animatu dituzte jeltzaleek herritarrak.