#Patxadan

Superilargia, eguzkia eta egunsentia

Uztarria.eus 2020ko api. 9a, 19:00

Gaurtik aurrera, Urolako Komunikazio Taldeak tresna berri bat eskainiko du, etxetik atera gabe, naturan eta herriko kaleetan murgildu ahal izateko. #Patxadan izenarekin dator telebista proiektu hau. Izan ere, patxadan, lasai eta presarik gabe kontsumitzeko pentsatutako ikus-entzunezko piezak dira eskainiko diren lanak. Ideia oso sinplea da: pantaila aurrean esertzea, eroso jartzea, burua hutsik uztea, zentzumenak piztea, paisaian murgiltzea, irudietan ikusten eta entzuten dugunarekin bat egitea, sentitzea… eta erlaxatzea. 

Atzo, asteazkena, superilargia ikusteko aukera izan zen zeruan, eta Erlo Telebistak ilargiaren hainbat irudi jaso ditu bideoan, #Patxadan telebista saio berriaren lehen atalerako.