#EtxeanJolas

#EtxeanJolas saioaren hamaikagarren atala: musika kaxa

Uztarria.eus 2020ko api. 6a, 18:00

Konfinamendu egoera dela eta, Azpeitiko haurrei eta horien gurasoei egunak pixka bat arintzeko asmoz #EtxeanJolas egitasmoa jarri dute martxan Urolako Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak elkarlanean. #EtxeanJolas egitasmoaren barruan, Azpeitiko Txiki-Txoko eta Iturritxiki ludoteketako hezitzaileek haurrentzako hainbat bideo egingo dituzte, eta saio horietan etxean egin daitezkeen eskulanak, asmakizunak eta jolasak proposatuko dituzte, besteak beste. Gaur, astelehena, Iturritxiki ludotekako hezitzaileek etxean egin daitekeen jolas bat proposatu dute #EtxeanJolas egitasmoaren hamaikagarren saioan: musika kaxa. 

Bidali zuen argazkiak

Aurrerantzean, #EtxeanJolas egitasmoaren barruko saioetan egindako jolasak, eskulanak eta bestelakoak etxean egiten dituzten lagunek argazkiak bidaltzeko aukera izango dute, ondoren Uztarrian argitaratzeko. Argazkiak honako telefono zenbaki hauetara bidali beharko dira: 680 19 88 63 (Iturritxiki) eta 680 22 92 81 (Txiki-txoko). 

Egunero 16:00etan eskainiko dute #EtxeanJolas saioa Uztarria.eus-en. Egitasmoaren helburua da haurrek ludoteketan egin ohi dituzten ekintzak herriko etxeetara gerturatzea, egunak pixka bat dibertigarriago egiteko.