Koronabirusa Azpeitian

Alarma egoera bertan behera uztean banatuko du Uztarriak aldizkariaren apirileko zenbakia

Uztarria.eus 2020ko mar. 31a, 18:55

Hori dela eta, Uztarria aldizkariaren apirileko zenbakia webgune honetan izango da irakurgai datozen egunetan, bai PDF formatuan, bai edukiz eduki. Alarma egoera bertan behera uztean egingo du Uztarriak 126. zenbakiaren paperezko edizioaren etxez etxeko banaketa.

Uztarria Komunikazio Taldea ere ezohiko egoeran ari da bere jarduna egiten, eta hainbat erabaki hartu behar izan ditu alarma egoera dela eta. Horietako bat da Uztarria aldizkariaren apirileko zenbakiari dagokiona; izan ere, taldeak erabaki du alarma egoera bertan behera uztean egitea aldizkariaren paperezko edizioaren banaketa. Egora bere onera etortzean egingo du, beraz, Uztarriak etxez etxeko banaketa.

Dena den, horrek ez du esan nahi Uztarriak bien bitartean aldizkaria argiaratuko ez duenik. Hain zuzen ere, datozen egunetan izango da Uztarriaren 126. zenbakia irakurgai webgune honetan. PDF formatuan izango da ikusgai Uztarria.eus-en, eta gainera, edukiak banaka ere irakurri ahal izango dira datozen egunetan.

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Soreasuko Dinamoa) jo dezateke.