Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina, martxan

Uztarria.eus 2020ko mar. 30a, 17:16
Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainaren kartela. (UEMA)ren

Uemak, udalek eta beste hainbat erakunde publikok errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute martxan beste urte batez. Ogasunarekin euskaraz izango da aurtengo kanpainaren leloa, eta datozen asteotan abiaraziko du kanpaina Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Beste urte batez, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute martxan Uemak, udalek eta beste hainbat erakunde publikok. Alarma egoera dela eta, aurrez aurreko hitzorduak bertan behera gelditu dira, baina administrazioarekin hartu-emana euskaraz izan dadin lanean jarraitzen dute erakundeek, eta datozen asteotan jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak aurtengo kanpaina martxan.

Uemak adierazi duenez, urtez urte handitzen ari da errenta euskaraz egiten duten euskal herritarren kopurua, baina kopuru hori oraindik errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik "urrun" dagoela nabarmendu dute. Bestalde, adierazi dute euskararen normalizaziorako bidean "beste urrats bat" dela errenta aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea, eta horretarako beharrezkoa dela herritarren babesa eta parte-hartzea.

Ogasunarekin euskaraz

Lurralde bakoitzeko foru ogasunak tokiko errealitate soziolinguistikoaren arabera moldatzen du kanpainaren mezua. Gipuzkoako Foru Aldundiak, esaterako, lau urterako 100.000 zergadun ogasunarekin euskaraz egitasmoa jarriko du martxan aurteneta Ogasunarekin euskaraz izango da kanpainaren leloa.

Bestalde, iazko errenta aitorpenaren datuak ere plazaratu ditu Uemak. Azpeitian, guztira, 7.836 pertsonak egin zuten aitorpena 2019an, eta horietatik 3.325ek egin zuten euskaraz.