Irekita dago Foru Aldundiaren udalekuetan izena emateko epea

Uztarria.eus 2020ko mar. 25a, 12:15

7 eta 13 urte arteko gaztetxoek eman dezakete izena Foru Aldundiaren udalekuetan, honako lotura honetan. Apirilaren 17a, ostirala, izango da izena emateko azken eguna, eta horretarako laguntza behar duenak Gazte Informazio Bulegora deitu edo idatz dezake.

Dagoeneko eman daiteke izena Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen udako udalekuetan. 7 eta 13 urte arteko haurrei zuzendurik daude udaleku horiek, eta apirilaren 17a, ostirala, izango da izena emateko azken eguna. Honako lotura honetan eman daiteke izena, eta zalantzak dituzten herritarrek Gazte Informazio Bulegora deitu (943-15 71 60) edo gib@azpeitia.eus helbide elektronikora idatz dezakete. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30era bitartean egongo dira Gazte Informazio Bulegoko kideak deiak eta mezuak erantzuteko. Aurrez aurreko zerbitzurik ez da izango bulegoan, COVID-19 gaitza dela-eta, bertan behera utzi baitzuten zerbitzu hori.

Udalekuetarako eskaerak banaka nahiz taldeka egin daitezke (taldeko hiru pertsona gehienez), eta plaza lortzeko orduan, aukera berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da. Eskaera-orri bat baino gehiago agertzen badira, eskaera baliogabetu egingo da. Apirilaren 23an, osteguna, egingo da plazen zozketa, eta plazak esleitzean lehentasuna izango dute aurreko urteetan aldundiaren udalekuetan parte hartu ez duten gaztetxoek.