Koronabirusa Azpeitian

Biharko odol ateraldia Eguneko Zentroan egingo dute

Uztarria.eus 2020ko mar. 24a, 16:28

Herritarren segurtasuna bermatzeko, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak e-posta mezu bat bidaliko die odol-emaile jakin batzuei, eta horiek 943-00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko dute txanda hartzeko. Mezua jasotzen duten herritarrek soilik izango dute bihar odola emateko aukera, eta elkarteak zehaztutako orduan joan beharko dute Damaso Azkue auzuneko lokalera.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak bihar, asteazkena, egingo du martxoko odol ateraldia, baina koronabirusa dela eta, hainbat neurri hartu dituzte, eta Damaso Azkue auzuneko Eguneko Zentroan prestatuko dute gunea. Herritarren segurtasuna bermatzeko, gainera, ez dute nahi duten herritar guztiek izango bihar ateraldia egiteko aukera. Hain zuzen ere, e-posta mezu bat jasoko dute odol-emaile jakin batzuek –mezua jasotzen dutenek soilik izango dute bihar odola ateratzeko aukera–, eta mezu hori jasotzen duten herritarrek 943-00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko dute, 08:30etik 13:30era, txanda hartu ahal izateko. Pertsona bakoitzari ordu bat zehaztuko diote, pilaketak saihesteko.