Ro musika taldea, 'Athalase' disko berria kaleratzear

Martxoaren 27an plazaratuko du Rok Athalase diskoa. Azpeiti-Azkoitiko musika taldeak bost kantuz osatutako lana ondu du, eta Eñaut Gaztañagak grabatu du Zestoako Gaztain estudioetan.

Azpeiti-Azkoitiko Ro musika taldeaAthalase diskoa kaleratuko du martxoaren 27an. Iker Amenabar –baxua– azpeitiarrak eta Gorka Alcalde -gitarra-, Josu Usobiaga –bateria–, Iñigo Gonzalez –gitarra– eta Mikel Iraeta –teklatua– azkoitiarrek osatzen dute Ro, eta rock instrumentala eta post rock musika sortzen dute. 2018ko ekainean hasi zuten musika taldearen ibilbidea, Ilhunbean esan-eginak lanarekin. Orain, disko berria aurkeztear dira. 

Bost abesti jasoko ditu Athalase diskoak: JaiteraAnima, Athelas, Erio eta Aierkünte. Eñaut Gaztañagaren Gaztain Studioan grabatu dute disko berria Ro taldeko musikariek, eta aurrerapen gisa honako bideo hau kaleratu dute:  

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide