Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko dute zapatuan Azpeitian

Uztarria.eus 2020ko mar. 10a, 17:14
51. Gipuzkoako Hiru Txirlo bola joko txapelketaren lehen jardunaldiko irudia. (Hiru Txirlo)

51. Gipuzkoako Hiru Txirlo bola joko txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute zapatuan, hilak 14, Azpeitian. 17:00etan hasiko da jardunaldia, Garmendipe bolatokian.

Joan zen asteburuan hasi zen 51. Gipuzkoako Hiru Txirlo bola joko txapelketa Elgoibarren (Gipuzkoa), eta Eneko Agirretxe errezildarra izan zen jardunaldiko garailea. Txapelketaren bigarren jardunaldia, Azpeitian jokatuko dute zapatuan, hilak 14, eta lurraldeko hainbat bolarik parte hartuko dute bertan; tartean, Azpeitiko Garmendipe taldeko hainbat kidek. 17:00etan hasiko da jardunaldia, Azpeitiko Garmendipe bolatokian.

Hona hemen txapelketako jardunaldien egitaraua:

  • Martxoak 28. Asola Berri, Eibar.
  • Apirilak 4. San Pedro, Elgoibar.
  • Apirilak 18. Lastur, Itziar.
  • Apirilak 25. Leintz Gatzaga.
  • Maiatzak 9. Elgeta.
  • Maiatzak 16. Aretxabaleta.
  • Maiatzak 23. San Joxepe, Bergara.
  • Maiatzak 30. Floreaga, Azkoitia. Final eguna izango da.
  • Ekainak 6. San Andres, Soraluze.