Liderra aise gailendu da Juaristi ISBren aurkako partidan

Juaristi ISB Kopako partidan.

Murtziaren kontra neurtu zituen indarrak Juarisi ISBk atzo, Azpeitiko kiroldegian. 53 eta 86 bukatu zen norgehiagoka; lehen laurdenaz geroztik, askoz ere gehiago izan zen Murtzia.

Zilarrezko LEB Ligako liderraren bisita jaso zuen atzo, igandea, Juaristi ISBk, eta are liderrago egin zen Murtzia atzoko partida irabazita. Erraz garaitu zuen etxeko taldea; izan ere, 53 eta 86 bukatu zen norgehiagoka. Lehen laurdena nahiko estua izan zen; 15 eta 16 bukatu zen. Dena den, bigarrenetik aurrera jokoaren gidaritza Murtziarena izan zen. Kiroldegian herritar ugari izan zen etxeko taldea animatzen, baina bultzada hori ez zitzaion nahikoa izan Juaristi ISBri. Federico Van Lacke izan zen etxeko saskiratzaile onena; hark hamabi puntu batu zituen atzoko neurketan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide