'Gihartu hitza' erakusketa jarri dute ikusgai Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2020ko mar. 7a, 20:15

Dinamoa sormen guneko Hitzaren Eskolaren sustatzaileek, ikasleek zein irakasleek Gihartu hitza izeneko erakusketa prestatu dute, eta ikusgai dago Sanagustin kulturgunean. Hitzaren Eskolako partaideak dira erakusketaren protagonistak, horiek agertzen baitira kulturguneko hormetan zintzilikatu dituzten irudietan. Horiek guztiak kultur sorkuntzari eta literaturari lotutako elementuak eskuetan hartuta ageri dira argazkietan, horiek baliatuz indarra eginez. Argazkiak Iñaki Aranburu argazkilariarenak dira, eta horiek martxoaren 15era arte egongo dira ikusgai Sanagustin kulturgunean.