Astelehenean hasiko dituzte hilerri bideko luiziaren kalteak konpontzeko lanak

Uztarria.eus 2020ko mar. 7a, 14:08
Itxura hau zuen hilerri bideko luiziak 11:00 aldera.

Lurraren ezengonkortasunak zaildu du egoera eta asteburu osoan, behintzat, itxita izango da Txaribarko Errebaletik hilerrira doan bidea. Takolo baserritik bueltan ibili beharko dute inguru horretako bizilagunek eta hilerrira joan nahi dutenek.

Luizi batek itxita utzi du hilerriko bidea bart, eta bidea garbitu eta berehala irekitzerik ez dutela izango jakinarazi du udalak. Bidera jausi den lurra kendu aurretik penditza egonkortu beharko dute, eta astelehenean hasiko dituzte lanak.

Goizean udal teknikariak bidea garbitzeko asmoarekin joan direla azaldu du udalak, baina "bere horretan uztea" erabaki dutela, "lurraren ezegonkortasuna ikusirik". Egoeraren xehetasunak eman ditu Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak: "Luiziko lurra kenduz gero, gehiago erortzeko arriskua dago. Eta, beraz, segurtasun arrazoiengatik, eroritako lurra kentzearekin batera harri-lubeta edo pareta egin beharra dago. Astelehenean bertan ekingo diogu lan horiek egiteari".

Horrenbestez, asteburu osoan, behintzat, itxita izango da Txaribarko Errebaletik hilerrira doan bidea. Takolo baserritik bueltan ibili beharko dute inguru horretako bizilagunek eta hilerrira joan nahi dutenek.