Hilerriko bidea itxita dago, luizi baten ondorioz

Uztarria.eus 2020ko mar. 7a, 10:08

Luizia gertatu da bart gauean hilerrirako bidean (argazkian) eta bidea itxita dago. Udaltzaingoak Uztarriari jakinarazi dioenez, 06:30 aldean jaso dute abisua. Gunean zegozkion seinaleak jarri dituzte udaltzainek, baina bidea garbitzeko lanak hasteko zeuden 09:00etan.