Dekorazio gehigarria banatuko du Uztarriak aldizkariarekin batera

Uztarria.eus 2020ko mar. 6a, 16:30

Uztarria Komunikazio Taldeak egunotan banatuko du martxoko aldizkaria, eta ale horiekin batera, dekorazio gehigarria ere jasoko dute Uztarriaren bazkide direnek.

Datozen egunetan banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak martxoko aldizkaria, eta ale horiekin batera, dekorazio gehigarria ere jasoko dute Uztarriaren bazkideek. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat adituk eta profesionalek dekorazioarekin lotutako hainbat azalpen eman dute. Maxixatzen, Baleike eta Urola Kostako Hitza hedabideetako harpideek ere jasoko dute gehigarria beren etxeetan.