Maskota bila dabiltza Iturritxiki eta Txiki-Txoko ludotekak

Maskotaren marrazk proposamenak jaso eta Foru Ibilbideko erakusketa aretoan jarri dituzte ikusgai. Erakusketara bertaratzen diren 18 urtetik beherako herritarrek gehien atsegin dute marrazkiari botoa emateko aukera izango dute. Boto gehien jasotzen dituen marrazkia erabiliko du Gazteria Sailak maskota izango dena sortzeko. 

Iturritxiki eta Txiki-txoko ludotekak haurrentzako maskota bila dabiltza. Hori dela eta, azken hilabeteotan bi ludoteketako hezitzaileek bazkideek marraztutako proposamenak jaso dituzte, eta jasotako proposamenekin erakusketa ireki dute. Atzo, asteazkena, zabaldu zuten maskoten marrazkien erakusketa Foru Ibilbideko erakusketa aretoan, eta ostiralera arte egongo da zabalik, 17:00etatik 19:00etara. Erakusketara bertaratzen diren 18 urtetik beherako herritarrek gehien atsegin dute marrazkiari botoa emateko aukera izango dute. Boto gehien jasotzen dituen marrazki proposamena erabiliko du Gazteria Sailak ludoteketako maskota izango dena sortzeko. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide