Itxi egingo dute plazatik Goiko kalerako ibai ondoko pasabidea, Alberdieneako lanak direla eta

Uztarria.eus 2020ko ots. 21a, 15:49

Plaza eta Goiko kalea ibai ondotik lotzen dituen pasabidea itxi egingo dute, Alberdieneako etxebizitzen lanak direla eta. Udalak jakinarazi duenez, otsailaren 26tik martxoaren 2ra pasabide horretan "mozketa puntualak" egingo dituzte, lanorduen barruan (08:00etatik 18:00etara). Martxoaren 2tik ekainaren 20ra, ordea, erabat itxita izango da ibai ondoko pasoa. Horrela, Goiko kaleko 5. zenbakiaren azpiko pasabidean dauden saltokietara eta bulegoetara joan behar dutenek Goiko kaletik sartu beharko dute bertara.