Urrestillako eliza leporaino bete du 'Herri txiki, infernu handi' saioaren grabaketak

Uztarria.eus 2020ko ots. 21a, 11:34

ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioa grabatu zuten joan zen astean Urrestillan, eta atzo saioaren proiekzioa egin zuten. Eliza jendez leporaino bete zen; aulki denak hartu zituzten herritarrek, eta izan zen emanaldi osoa zutik ikusi zuenik ere. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadizabalek gidatu zuten saioa, eta haiekin batera aritu zen Xebastian Lizaso bertsolaria. Gainera, Urrestillako hainbat bizilagunek parte hartu dute saioan. Gogotik gozatu zuten grabaketara bertaratu ziren urrestildarrek.

Hona hemen, atzoko grabaketan hartutako irudiak: