Karnabalak 2020

Jai Karnabal arratsaldeko zezenaren irteera eta aurreko uneak zuzenean emango ditu Uztarriak

Urolako Komunikazio Taldeak zuzeneko emanaldia egingo du Elegante Egun arratsaldean, Erdikaletik. Zezenaren irteeraren eta horren aurreko giroaren irudiak emango dituzte Uztarria.eus-ek, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak streaming bidez. 16:15ean hasiko da zuzeneko saioa, eta zezenaren irteerarekin bukatuko da, 16:30 pasatxoan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide