40 Minutu Rock jaialdirako autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2020ko ots. 20a, 09:45
40 Minutu Rocken edizio bateko irudia.

Otsailaren 29an, larunbatez, izango da jaialdia Durangoko Landako gunean; sarrera guztiak agortuta daude. Julian Elorza hiribideko geltokitik aterako da autobusa 10:30ean, eta Durangotik 06:00etan itzuliko da. Ikasleek eta langabetuek hamar euro ordaindu beharko dute joan-etorria, eta langileek hamabost euro. Hilaren 28an itxiko dute autobuserako izena emateko epea.

Otsailaren 29an, larunbatez, Durangoko Landako gunean egingo den 40 Minutu Rock jaialdirako autobusa antolatu du Ernai gazte antolakundeak. Egun horretan, Julian Elorza hiribideko geltokitik aterako da autobusa 10:30ean, eta Durangotik 06:00etan itzuliko da. Ikasleek eta langabetuek hamar euro ordaindu beharko dute joan-etorria, eta langileek hamabost euro. Izen-emate epea hilaren 28an, ostirala, itxiko dute.

Dagoeneko saldu dituzte jaialdirako sarrera guztiak, eta ondorioz, egunean bertan ere ez dira izango eskuragarri. 10:30ean zabalduko dituzte Landakoko ateak, eta ondoren hasiko da musika jaialdia. Besteak beste, Rotten XIII, The Potes, Mafalda, Arcada Sozial, Tremenda Jauria, Soziedad Alkoholika eta Green Valley taldeak izango dira agertokian. Karpa txikian ere hainbat emanaldi izango dira.