Karnabalak 2020

Enduro-DH mozorro festa antolatu dute Garmendikampeko kideek larunbaterako

Uztarria.eus 2020ko ots. 20a, 10:27

15:00etan jarri dute hitzordua Garmendikampen. Mozorroak soinean, mendi jaitsierak egiten igaroko dute arratsaldea. Nahi duen orok har dezake parte irteeran, eta esperientziarik ez dutenek kirola ezagutzeko aukera izango dute Garmendipeko kideen eskutik. 

Enduro-DH mozorro festa antolatu dute Garmendikampeko kideek zapaturako, hilak 22. Garmendikampen elkartuko dira 15:00etan, eta arratsaldean zehar mendi bizikleta jaitsierak egingo dituzte, mozorroak soinean. Antolatzaileek azaldu dutenez, "nahi duen oro" bertara daiteke hitzordura, esperientzia dutenak nahiz kirola ezagutu nahi dutenak: "Interesa duten lagunek zapatuan 15:00etan mozorrotuta Garmendikampera bertaratu besterik ez dute". Parte-hartzaile guztiek mendiko bizikleta eta kaskoa eraman beharko dituzte Enduro-DH mozorro festara.