Karnabalak 2020

Kantu Jirako kideek Ostegun Gizena ospatuko dute gaur

Uztarria.eus 2020ko ots. 20a, 09:20
Iazko Ostegun Gizenean ere atera ziren Kantu Jirako kideak.

Mozorrotuta ariko dira kantuan Alde Zaharreko kaleetan, eta nahi duen herritar orok izango du taldera batzeko aukera. 19:00etarako jarri dute hitzordua, Perez Arregi plazatxoan.

Gaur, Ostegun Gizen eguna, karnabaletan murgilduko dira Kantu Jira taldeko kideak. Iazko moduan, mozorrotuta ariko dira kantuan Alde Zaharreko kaleetan, eta nahi duen herritar orok izango du taldera batzeko aukera. 19:00etarako jarri dute hitzordua, Perez Arregi plazatxoan.