Gimnastika Erritmikoko Euskadiko Bakarkako Txapelketa jokatuko dute bihar kiroldegian

Amateurren Gipuzkoako Txapelketako irudi bat.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ligako lehen fasea izango da, baita oinarrizkoen bakarkako Euskadiko Txapelketa ere. 10:00etatik 14:30era bitartean, 153 gimnasta ariko dira lehian. Azpeitiko Loretoki taldeko kiderik ez da izango txapelketan.

Gimnastika Erritmikoko Euskadiko Bakarkako Txapelketa izango da bihar, larunbata, kiroldegian. 10:00etatik 14:30era bitartean 153 gimnasta ariko dira lehian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ligako lehen fasea izango da, baita oinarrizkoen bakarkako Euskadiko Txapelketa ere. Horiek, Espainiako Txapelketarako txartelak izango dituzte jokoan zapatuan.

Kimu, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako gimnastak ariko dira nor baino nor txapelketetan. Azpeitiko Loretoki taldeko kiderik ez da izango txapelketan, baina Tolosako, Eibarko nahiz Donostiako taldeetako kideek parte hartuko dute, besteak beste.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide