Eureka! zientzia museora eta Petritegi sagardotegira irteera antolatu du Baigerak

Donostiako Eureka! zientzia museoa.

Martxoaren 12an, osteguna, egingo dute. Gaur ireki dute izena emateko epea eta joan nahi dutenek martxoaren 10era bitartean eman dezakete izena, jubilatuen elkartearen bulegoan.

Donostiara eta Astigarragara egun pasa antolatu du datorren martxoaren 12rako Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Hain zuzen ere, Eureka! zientzia museoa bisitatu ondoren Petritegi sagardotegian bazkaltzea da egun horretarako prestatu duten plana.

Irteera horretan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete jada Baigeraren bulegoan, 40 euroren truke, ohiko ordutegiaren barruan; gaur ireki dute izen ematea eta martxoaren 10era arte zabalik izango dute. Txangoaren egunean, berriz, San Martin egoitzaren aurretik irtengo dira autobusak, 09:00etan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide