Egunean Behin

Lorea Zabalak jaso du Egunean Behinen Uztarriaren taldeko asteko saria

Joan zen astean, otsailaren 10etik 16ra bitarteko astean, Egunean Behinen Uztarriaren taldean puntu gehien batu zituen jokalaria Ezterenzubi (Lorea Zabala) izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du Zabalak, eta jaso du saria Uztarriaren bulegoan.

Taldera batzeko jarraibideak

Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua: dagoeneko 842 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide