Larra Bideak eta Lizar taldeen kontzertuak izango dira gaur Sanagustinen

Ruben eta Ane Lizarralde artxiboko irudi batean.

#Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskainiko dituzte emanaldiak, eta pop doinuak izango dira nagusi kulturgunean 19:30etik aurrera. Kontzertuak doakoak izango dira. Larra Bideak Iñaki Larraioz musikari nafarraren proiektua da; Lizar, berriz, Azkoitiko Ruben eta Ane Lizarralde aita-alabena.

Larra Bideak eta Lizar taldeek kontzertu bana eskainiko dute gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean. #Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskainiko dituzte emanaldiak, eta pop doinuak izango dira nagusi kulturgunean 19:30etik aurrera. Kontzertuak doakoak izango dira.

Iñaki Larraioz musikari nafarraren bakarkako proiektua da Larra Bideak. Berako Atala estudioan zazpi kantuz osatutako diskoa kaleratu zuen martxoaren erdian. Lizar taldea, berriz, Azkoitikoa da. Hain zuzen ere, Ruben eta Ane Lizarralde aita-alabak dira taldeko kideak.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide