'Judy' eta ' Las aventuras del doctor Dolittle' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2020ko ots. 13a, 09:27

Judy eta Las aventuras del doctor Dolittle filmak ikusi ahal izango dira datozen egunetan Soreasu antzokian. Judy hirutan eskainiko dute: zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan. Las aventuras del doctor Dolittle, berriz, igandean ikusi ahal izango da 16:30ean. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke aurrez, baina emanaldien egunetan salgai jarriko dituzte Soreasuko lehiatilan.

Rupert Gooldek zuzendutako drama generoko filma da Judy. 2019an ekoiztutakoa da, Erresuma Batuan. Honako hau da lanaren sinopsia: "Judy Garlandi buruzko biopic-a da Judy. Garai hartako aktore eta kantari ezagunenetako bat da Judy, eta zinemaren historiako ikonoetako bat. 60ko hamarkadan Londresera joan zen, 1968ko neguan hain zuzen ere, El mago de Oz filmaren estreinaldiaren 30. urteurrenean, bere azken kontzertuak eskaintzeko. Sarrerak egun gutxiren bueltan saldu ziren, nahiz eta ikusleek bazekiten Garlanden indarra eta ahotsa iada ez zirela berdinak. Eszenatokietara igotzen saiatzen den bitartean, Hollywooden gaztaroan bizi izan zituen mamuak berarengana itzuliko dira. Izan zituen arazoak arakatuko ditu filmak, aktoreekin eta jarraitzaileekin izan zituen harremanak, Mickey Deansen gorteiatzea... 47 urterekin, segurtasun ezari aurre egin beharko dio Judyk helburu batekin: familiarekin etxera itzultzea, oreka aurkitzeko".