Egunean Behin

Xabi nagusi, Egunean Behinen Uztarriaren taldean

Uztarria.eus 2020ko ots. 10a, 10:43
Egunean Behineko joan zen asteko sailkapena.

Joan zen astean puntu gehien batu zituen jokalaria Xabi izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du, eta saria eskuratzeko Uztarriarekin jarri beharko du harremanetan ahalik eta azkarren, e-posta bidez.

Bukatu da Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldiko lehen astea. Otsailaren 3tik 9ra bitarteko astean Xabi izan da puntu gehien batu dituen jokalaria, eta beraz, Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du –saria eskuratzeko uztarria@uztarria.eus-era mezua idatzi izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta, ahalik eta azkarren–. Aste honetan ere gosari bat izango da jokoan.

Taldera batzeko jarraibideak

Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua: dagoeneko 702 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.